XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregen oinetara morroia ahozpez jarri zen, arren ta arren: Dena ordainduko, epea luza badezazu piska bat bederen.

Errukitu zitzaion Errege, eta utzi zuen gizona libre, ordaintzekorik egotzi gabe.

Errege-jauregitik gizona irtenik bi pauso ozta-ozta, aurkitu zuen morroi-laguna zor zioena bostehun pezta.

Heldu zion lepotik hestu, ia-ia itotzeko juxtu: Ba dakik hagola zorretan, itzul dirua oraintxe bertan.

Ezin dut! azpikoak erantzun bai!, piska bat itxadoten bazun.

Itxadon? mintzo zen gainekoa dirua!, edo gartzelara oha.

Jakinik ongi zer zen gertatu, guztiak, noski, han asaldatu; dena Erregeri zioten salatu: gizona aurkezteko, honek eskatu.

Hi bai morroi txatxu! - bota zion.

Eskatu idaan nendin onbera, bai izan ere neurritik lagunakin guztiz oker eta bestaldera; heuretzat zai daukak gartzela, ez uste merke aterako haizela.

Eta, bukatuz, Jesusek esan (mundu guztiak aditu dezan): Barkatzen elkarri behar da ikasi, zeren, nola zuek egin besteei hala egingo nere Aitak zuei.